miércoles, 13 de junio de 2007

"Karlistaren leizea" + "Solo en el silencio"



















Uztaillan 1-ian, arratsaldeko 19:30etan, ADES espeleologia taldiak ekoitzittako dokumental bixok proiektatuko doguz Markina-Xemeingo Uhagon Kultur Gunean.

- KARLISTAREN LEIZEA

- SOLO EN EL SILENCIO (Estatuko dokumental onena Bartzelonako espeleologia bideo lehiaketan)

Zuzendarixa ADES-eko Santi Urrutia da (estatuko dokumental onenan sarixa birrittan irabazittakua, soziologian doktoria, EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien fakultatean irakaslia).

Dokumentalen proiekziñua ADES taldian 25 urteurreneko erakusketa barruan kokatuta dago. Erakusketa hau Uztaillan 4rarte ikusgai egongo da Uhagonen 1º pisuan.

lunes, 11 de junio de 2007

ADES 25 urte


25 urte hauetan arakatu ditugu inon diren mendi, ibar eta errekak; gizakiak noizbait eskuratutako bazterrak edo inoiz ere eskuratu gabeak. Guztia, lurpe ezezagunera sartzeko ahaleginean. Jardun luze horretan izena jarri diegu haitzulo galduei eta haien barruko bazter ezkutuei. Eta J. M. Barandiaranek jasotako esaera zaharraren arabera, “izena duen guztia, ei da.” Izen zerrenda honek laburtzen du denbora honetan bildutako emaitza. Baina ez dira bakarrik haitzuloetako izenak azaltzen. Jardun honetan elkarrekin ibilitako jendearen deiturak ere hemen dira: ADES taldearekin lotutako espeleologo, mendizale, abenturazale, zientzialari zein kulturgile.Izan ere, mende laurdenean jende askok une gogoangarriak igaro ditu lurralde ezezagunaren esplorazioan arituz; era askotako pertsonak, jatorriz edo jakin minez. Mapak eta topografiak, tekniken ikasketak, publikazioak eta zabalkuntza-lanek lagunarte handia eraikitzeko balio izan dute. Hainbat amets bete da, eta gehiago egiten jarraitzen dugu. Izan ere, bada oraindik abentura eta jakin nahia asetzeko lekurik.